Kalimak bero sentsazioa areagotuko du Durangaldean

EGURALDIA | Asteartean beroa zakarra izango da, batez ere barnealdean, eta arratsaldean aroak ezegonkortzera egingo du. Barnealdeko hainbat tokitan maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira; kostaldean, brisa dela eta, apur bat baxuagoak izango dira. Eguzkitsu egongo da, goizean goiz kostaldetik hurbil behe-hodeiekin eta hauts-ganduarekin. Arratsaldean giro nahasiagoa izango dugu, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, ekaitzekin batera txingorra egin dezake eta ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du.