Salmenta 09:00etatik 12:00etara egingo da, bertako eta sasoiko produktuak eskuratzea errazteko

DURANGO | Datorren asteartetik, uztailaren 21etik aurrera, baserritarrek salmenta egunak zabalduko dituzte Durangoko merkatuan. Orain arte, bertako produktuen merkatua larunbatetan soilik egiten zen; data horretatik aurrera, ordea, hainbat ekoizle astearteetan ere egongo dira bertan. Hala, aukera berri bat eskainiko diete herritarrei sasoiko produktu freskoak eta ingurukoak erosteko.
Salmenta Durangoko merkatuan izango da, 09:00etatik 12:00etara bitarteko ordutegian.
Salmenta-egunen zabaltze honen bidez, lehen sektoreko produktuak eskuratzea erraztu nahi da, baita bertako zein sasoiko elikagaien kontsumoa bultzatzen jarraitzea ere.


