DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Errotarik perretxiko sendagarriei eta Rússula generoari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du

Bi hitzaldiak 19:30ean izango dira San Agustin Kulturgunean DURANGO | Errotari mikologia elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko du Durangon San Agustin Kultur Gunean goi mailako dibulgaziozko hitzaldi ziklo batekin. Lehenengo topaketa irailaren 19an izango da, 19:30ean, eta Josep Piqueras medikuak, mikologia medikoan aditu ezagunak, “Perretxikoen propietate sendagarriak” izeneko hitzaldia emango du. Onddoek osasunaren arloan dituzten onurak […]

Errotarik perretxiko sendagarriei eta Rússula generoari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Irakurri albistea »

Karlos Ardanza abadiñarra eta Mendi, irabazle EHko artzain txakur txapelketan Garain

Giro paregabean ospatu zen atzo Garain Euskal Herriko 58. Artzain Txakur Txapelketa GARAI | Garain, larunbat honetan, ardiak, txakurrak, eta artzainak izan ziren protagonistak Euskal Herriko 58. Artzain Txakur Txapelketan. Goizetik jendetza bildu zen, lan txukunak eta ikuskizun ikusgarriak ikusteko. Giroa ezin hobea izan zen, eta parte-hartzaileek artaldearen eta txakurraren arteko ulermen eta doinua erakutsi

Karlos Ardanza abadiñarra eta Mendi, irabazle EHko artzain txakur txapelketan Garain Irakurri albistea »

Igandean udako giroa izango dugu, zerua hodei gutxirekin

Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 25 eta 30 ºC artean mugituko dira EGURALDIA | Igandean udako giroa izango dugu. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, goizaldean eta goizean goiz behe-hodei batzuekin ipar partean. Goizean hegoaldeko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 25 eta 30

Igandean udako giroa izango dugu, zerua hodei gutxirekin Irakurri albistea »

‘Beti Saltsan’ Sukalki txapelketako txapeldunak Elorrion

Aurtengo Ferixa Nausikoak agurtu aurreko azken ekitaldiak ELORRIO | Larunbat honetan Elorrioko festarik jendetsuenetako bat ospatzen da, 76 kuadrilla eta 1.300 mahaikiderekin. Aurten, Beti Saltsan, parte hartzen zuen lehen urtean, Sukalki 2025eko txapeldun izendatu dira. Zorionak!! Domeka, irailak 14 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Haur parkeak 12:00 — Kanpokale Elorrio kolore eta zaporeak Antolatzailea: ONG Kainabera GKE

‘Beti Saltsan’ Sukalki txapelketako txapeldunak Elorrion Irakurri albistea »

Mendizaletasuna eta Andres Espinosa, irailean Amorebieta-Etxanon

Mendizale zornotzarrari omenaldia eginez, hilabete osoan zehar, hainbat ekintza antolatu dira AMOREBIETA-ETXANO | Irailean zehar, Berba Lapiko ekimenak mendizaletasuna eta Andrés Espinosa zornotzarra izango ditu ardatz. Berba Lapiko programaren bidez, mendiaren, argazkigintzaren eta historiaren inguruko hainbat jarduera antolatu dira, Espinosaren figura gogoan hartuta. Berba Lapiko Amorebieta-Etxanoko liburutegian kokatzen den kultur ekimena da, eta bere helburua

Mendizaletasuna eta Andres Espinosa, irailean Amorebieta-Etxanon Irakurri albistea »

Larunbat hodeitsua goizean eta ostarte batzuk arratsaldean

Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango Durangaldean EGURALDIA | Gaur goizean behe-hodei ugari ikusiko ditugu, baina arratsaldean eta gauean argitzera egingo du. Goizean zerua hodeitsu eta oso hodeitsu egongo da, bereziki ipar partean. Arratsaldetik aurrera behe-hodeiak desegingo dira eta goi-hodeiak geratuko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak gorabehera handirik gabe

Larunbat hodeitsua goizean eta ostarte batzuk arratsaldean Irakurri albistea »

Abadiñoko tiralariek emaitza bikainak lortu dituzte Munduko Sokatira Txapelketan

Ingalaterrako Nottingham herrian burutu zen proba entzutetsua SOKATIRA | Abadiño Sokatira Taldeko tiratzaile abadiñarrek euren indarra erakutsi dute oraingoan ere Ingalaterrako Nottingham herrian ospatu den lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketan. Olatz Abarrategi, Irati Abarrategi, Amaiur Uriarte, Martxel Azkorbebeitia, Maui Mandaluniz, Asisko Arruabarrena eta Xabier Irazola aritu ziren Erandioko Goiherrirekin; Julen Ardanza, berriz, Laukizko Gaztedirekin. Dominei

Abadiñoko tiralariek emaitza bikainak lortu dituzte Munduko Sokatira Txapelketan Irakurri albistea »

Mozorro Eguneko karrozen erregulazioak soilik eragingo dio Alde Zaharreko sarbideari

Udalak adierazi du ezarritako antolaketa-neurriak Alde Zaharrean bakarrik aplikatuko direla DURANGO | San Fausto jaiak direla eta, Durangoko Udalak, mozorroei eskainitako eguna modu gogoangarri, dibertigarri eta, batez ere, seguruan garatzea nahi du. Herritarren artean sortutako zalantzen aurrean, Udalak adierazi du ezarritako antolaketa-neurriak Alde Zaharrean bakarrik aplikatuko direla, pertsona gehien batzea aurreikusten den gunean. Mozorroen desfileak

Mozorro Eguneko karrozen erregulazioak soilik eragingo dio Alde Zaharreko sarbideari Irakurri albistea »

Zauritu bat Urkiolan, ibilgailuarekin irauli eta harrapatuta gelditu ondoren

Gertaera goizeko zortziak aldera izan da BI-623 errepidean ABADIÑO |  Pertsona bat zauritu da ostiral goizean BI-623 errepidean, Urkiolan, Otxandiorako noranzkoan, ibilgailu barruan harrapatuta geratu ostean. Kolpearen ondorioz, Iurretako parkeko suhiltzaileek eta zauritua ibilgailu barrutik atera ondoren artatu duten osasun-zerbitzuek esku hartu behar izan dute. Azken informazioen arabera, helikopteroak esku hartu behar izan du biktima

Zauritu bat Urkiolan, ibilgailuarekin irauli eta harrapatuta gelditu ondoren Irakurri albistea »

Scroll to Top