DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Amorebieta-Etxanok Zaraten Mapa eta ekintza plana onartu ditu

2024-2029 aldirako garatu du kutsadura akustikoa murrizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zenbait neurrirekin AMOREBIETA-ETXANO | Tokiko administrazioak behin betiko onartu ditu udalerriko Zaraten Mapa eta 2024-2029 Zarataren aurkako Ekintza Plana eta aurrerantzean herriko soinu ingurunea antolatzeko eta kudeatzeko funtsezko dokumentuak izango dira. Osoko bilkuran onartu eta gero, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak lan honek zornotzaren ongizatea […]

Amorebieta-Etxanok Zaraten Mapa eta ekintza plana onartu ditu Irakurri albistea »

Durangoko 17 tabernek hartuko dute parte Patata Tortilla Lehiaketan

Ekimena otsailaren 6tik 23ra ospatuko da eta tortillak ostegunetik igandera egongo dira dastatzeko. DURANGO | Ostalaritza sektorea dinamizatzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Udalak, Dendak Bai elkartearekin lankidetzan, Durangoko Patata Tortillaren I. Lehiaketaren nondik norakoak ezagutzera eman ditu. Ekimen gastronomiko horretan herriko 17 ostalarik hartuko dute parte eta otsailaren 6tik 23ra gauzatuko da. “Udalak tokiko

Durangoko 17 tabernek hartuko dute parte Patata Tortilla Lehiaketan Irakurri albistea »

Bizkaiako xendazaletasun ligako estreinaldiko irteera Berrizen

14 kilometroko ibilbide zirkularra izango da eta igandean, goizeko 9:00etan abiatuko da Olakueta plazatik BERRIZ | Igande honetan, otsailaren 2an, Berrizek “BBK Mendi Martxak ’25 – Bizkaiako xendazaletasun VIII. liga” ekimenaren barruan mendi irteera bat hartuko du. 14 kilometroko ibilbide zirkularra izango da eta 9:00etan abiatuko da Olakueta plazatik. “BBK Mendi Martxak ’25 – Bizkaiko xendazaletasun

Bizkaiako xendazaletasun ligako estreinaldiko irteera Berrizen Irakurri albistea »

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da Ermuan

Ostiral honetan izango da, hilak 31, arratsaldeko 7etan herriko Orbe kardinalaren plazan ERMUA | Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, ‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako. Antolatzaileen ustez, “urtarrilaren 19an indarrean sartu zen su-etena aringarria da palestinarrentzat, 15 hilabetez etengabe bonbardatu ondoren” eta erasoek 47.000 pertsona baino gehiago hil dituztela gogoratu dute. Taldeak bidali duen

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da Ermuan Irakurri albistea »

Durangok belaunaldien arteko gune berria izango du

LAB Egunak egitasmoa Bizenta Mogel Liburutegian garatuko da DURANGO | Otsailetik ekainera, hilabete bakoitzeko lehen ostegunean Durangoko Bizenta Mogel Liburutegia sormena, lankidetza eta belaunaldien arteko ikaskuntza sustatzeko espazioa bilakatuko da. Izan ere, udal liburutegiak LAB Egunak egitasmoa jarri du abian, adin guztietako pertsonentzako espazio irisgarri eta inklusiboa, 6 urtetik 99 urtera arte. Ekimena hilabete bakoitzeko

Durangok belaunaldien arteko gune berria izango du Irakurri albistea »

“Bizipark autoarekin, txandakako aparkalekua sortzeko aukera galdu da”

Herriaren Eskubidea erakundeak deitoratu egin du instalazio hori 24 erabiltzailerentzat bakarrik izatea DURANGO | Aste honetan Osoko Bilkurak Bizipark bonuen prezio publikoak onartu ditu. Bonu horiek apirilaren hasieran irekiko dira. Herriaren Eskubidea/Independientes elkarteak deitoratu egin du zerbitzu berri honekin pertsona guztientzako bizikleten txandakako aparkalekua sortzeko aukera galtzea. “Durangon bizikletaren erabilera handitu izanak eta 2019tik bidegorriak

“Bizipark autoarekin, txandakako aparkalekua sortzeko aukera galdu da” Irakurri albistea »

Euri gutxiago, ostarte batzuk eta giro freskoa astebururako

10/11 graduko maximoak eta lauko minimoak espero dira Durangaldean EGURALDIA | Astebururako hobekuntza espero da, prezipitazioak ez dira hain handiak izango baina zeruak grisa jarraituko du hodeiekin eta giro freskoa 11 gradu inguruko maximoekin eta lauzpabost graduko minimoekin. Ostirala, euri gutxiago Ostiralean eguraldiak egonkortzera joko du. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du

Euri gutxiago, ostarte batzuk eta giro freskoa astebururako Irakurri albistea »

40 Minutu Rock, otsailaren 15ean Landakogunean

Jaialdiak Euskal Herriko zenbait eragileren lana aitortu gura du edizio honetan DURANGO |  40 Minutu Rocken edizio berriak bide berriei begiratuko die otsailaren 15ean Durangon. Elkartasun jaialdiak Landako Gunean antolatuko duen musika eta aldarrikapen ekintzak, azken hilabeteetan beraien bideari amaiera eman dioten Euskal Herriko zenbait eragileren lana aitortu gura du. Hain zuzen ere, 40 Minutu

40 Minutu Rock, otsailaren 15ean Landakogunean Irakurri albistea »

“Aukera hau entrenamenduaren eta sakrifizioaren emaitza da”

Wadokan taldeko bost kirolari Estatu Batuetara doaz Arte Martzialen Munduko Txapelketa jokatzera ARTE MARTZIALAK | Aukerarekin ilusionatuta eta esperientzia gozatzeko irrikaz. Horrela azaldu ziren atzo arratsaldean Anboto gimnasioan Wadokan taldeko bost kirolariak, asteburu honetan Estatu Batuetan jokatuko den Munduko Txapelketa Irekira abiatu aurretik. Jose Luis Salas senseia buru dela, Pablo Gurtubay, Guethary Ibarretxe, Jon Albisu,

“Aukera hau entrenamenduaren eta sakrifizioaren emaitza da” Irakurri albistea »

Scroll to Top