DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Abian da Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Diseinu irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta maiatzaren 6an ezagutzera emango da BERRIZ | Nahiz eta oraindik hilabete asko falta diren San Pedro eta Santa Isabel jaietarako, Udalak jaietako XXV. Kartel Lehiaketa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago eta apirilaren 24an amaituko da, 20:30ean. Diseinu irabazleak 400 €-ko saria jasoko du eta […]

Abian da Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Irakurri albistea »

Durangok larrialdien aurreko erantzuna hobetzeko plana eguneratu du

2002ko aurreko Larrialdi Plana gaurkotu gabe geratu zen, eta ez zituen kontuan hartzen udal azpiegituraren aldaketak, eskura zeuden baliabideak eta arriskuen bilakaera DURANGO | Atzoko osoko bilkuran Udalbatzak Udal Larrialdi Plana (ULP) eguneratzea onartu zuen, arrisku-egoerak kudeatzeko funtsezko tresna. “Eguneratze horrekin, Durangok plan modernoa, eraginkorra eta egungo beharretara egokitua izango du, herritar guztientzako babes hobea

Durangok larrialdien aurreko erantzuna hobetzeko plana eguneratu du Irakurri albistea »

Ostegun hodeitsuagoa, ostarte batzuekin eta euririk gabe

Ez da gora-behera handirik espero tenperatura maximoetan EGURALDIA | Ostegunean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta zerua estaliko dute momentu askotan. Hodeitza horrek han-hemenka zirimiria edu euri pixka bat utzi badezake ere, leku gehienetan ateri egongo da. Haizea arratsaldean ekialdetik ibiliko da eta ez da gora-behera handirik espero tenperatura maximoetan. Minimoak, berriz, zertxobait

Ostegun hodeitsuagoa, ostarte batzuekin eta euririk gabe Irakurri albistea »

Ermua Antzokiak martxoko zine programazioa aurkeztu du

‘Memorias de un caracol’, ‘A diferente man’, ‘Bridget Jones: Local por él’ eta ‘Basatiak’ proiektatuko ditu ERMUA | Ermua Antzokiak otsaileko zine programazioari amaiera emango dio ostegun honetan, osteguneko zineklubaren emanaldiarekin. Arratsalde horretan ‘Memorias de un caracol’ filma proiektatuko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Adam Elliotek zuzendutako ekoizpen australiarra da, 2024koa. Helduentzako animazio bat da,

Ermua Antzokiak martxoko zine programazioa aurkeztu du Irakurri albistea »

Pausta tabernak irabazi du Durangoko I. Patata Tortilla Lehiaketa

Guztira 10.000 pintxo baino gehiago banatu dira DURANGO | Herritar zein bisitariek otsailaren 6tik 23ra bitartean dastatu ahal izan dituzte Durangoko I. Patata Tortilla Lehiaketan parte hartu duten establezimenduen patata tortillak. Joan den igandean eman zitzaion amaiera lehiaketari eta guztira 10.000 pintxo inguru banatu dira. Jesica Ruiz, Durangoko Udaleko Merkataritza zinegotzia, pozik agertu da lehiaketa berriak

Pausta tabernak irabazi du Durangoko I. Patata Tortilla Lehiaketa Irakurri albistea »

Tabirakoren porrota Ointxeren aurka (76-81)

Durangarrek norgehiagoka bikaina jokatu dute eta azken minutuetan behera egin dute Landakon SASKIBALOIA | Tabirako Baque gizonezkoen taldeak ezin izan zuen Ointxe gipuzkoarra garaitu azken minutuetan erabaki zen partida oso parekatuan (76-81). Partida abantailarekin hasi zuten (26-20) eta atsedenaldian abantaila mantendu zuten (44-40). Aldageletatik igaro ondoren, talde durangarrak sasoi onean jarraitu zuen (69-60). Hala ere,

Tabirakoren porrota Ointxeren aurka (76-81) Irakurri albistea »

Erakusketak, hitzaldiak eta kultura-jarduerak izango dira Zornotzan martxoaren 8a aldarrikatzeko

Ekintza egitarau zabala antolatu du Udalak berdintasunarekiko duen konprosimoa indartuz AMOREBIETA-ETXANO | Egun gutxi barru Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu, genero-berdintasunaren aldeko aldarrikapena gizarteratzeko eta udalerriak emakumeen eskubideekiko duen konpromisoa indartzeko. Hala, egitarauak erakusketak, hitzaldiak, zinema-saioak, topaketak eta aisialdi zein kultura-jarduerak jasotzen ditu, besteak beste, berdintasunean

Erakusketak, hitzaldiak eta kultura-jarduerak izango dira Zornotzan martxoaren 8a aldarrikatzeko Irakurri albistea »

Mozorro lehiaketa eta disko-festak Zaldibarko inauterietan

Aurten, mozorro lehiaketan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute ZALDIBAR | Udalerria inauterietan murgilduko da martxoaren 1etik 4ra. Lehenengo ekintza martxoaren 1ean egingo da, udaletxeko plazan, 18:00etan: Gaur Jaia diskofesta egongo da arratsalde-iluntzea girotzen. Martxoaren 4an, beste hainbat ekintza egingo dira, mozorro lehiaketa barne. Azken hori dela eta, udalak iragarri du aurten ezinbestekoa

Mozorro lehiaketa eta disko-festak Zaldibarko inauterietan Irakurri albistea »

Scroll to Top