DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Amaitu dira Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak

Auzoko plaza espazio moderno, irisgarri eta seguruago bihurtu da herritar guztientzat AMOREBIETA-ETXANO | Udalak amaitu ditu Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak Proiektu honek ingurunearen funtzionaltasuna eta irisgarritasuna hobetzea izan du helburu, pertsona guztientzako leku moderno, seguru eta irisgarria sortuz, bereziki familia zornotzarrentzat eta etxeko txikienentzat. Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa izan du, eta azpiegiturak eta plazaren […]

Amaitu dira Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak Irakurri albistea »

Gizonezkoen Tabirakok galdu egin du Baskoniaren aurka

Durangarrak lehiatu ziren, baina gasteiztarren aurka galdu zuten (68-83) SASKIBALOIA | Tabirako Baqueren taldeak ezin izan zuen Baskonia garaitu (68-83) ligako azken jardunaldian. Mailako azken sailkatua bi garaipenekin, Lehen Maila Nazionalera jaitsi da. Talde durangarra markagailuan agintzen hasi zen (18-27) eta atsedenaldian 29-37koa izan zen markagailua. Aldageletatik igaro ondoren, Tabirakok maila bikaina eman zuen Baskoniaren

Gizonezkoen Tabirakok galdu egin du Baskoniaren aurka Irakurri albistea »

Durangok jarduera anitzeko zerbitzua zabalduko du plaza eta ordutegi gehiagorekin

Los durangarras podrán reservar plaza en Aquagym y Aquabike mediante la app Trainingym, y se amplían las plazas en Body Weight DURANGO | Jarduera anitzeko zerbitzua zabaldu egin da Durangon, Durango Kirolak-ek bultzatua, pertsona gehiagok kirol jardueretan parte hartzeko aukera izan dezaten, hainbat diziplinatan plaza eta ordutegien eskuragarritasuna hobetuz. Aldaketa nabarmenetako bat Body Weight jarduerako

Durangok jarduera anitzeko zerbitzua zabalduko du plaza eta ordutegi gehiagorekin Irakurri albistea »

Hodei gehiago izango dira gaur, asteazkena, baina eguraldi eguzkitsua nagusituko da

Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta udaberriko giroarekin jarraituko dugu EGURALDIA | Hodei gehiago asteazkenerako, baina eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Goizaldean goi-hodeiak agertuko dira, eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugarituko dira. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada oso gogorrekin, bereziki mendi inguruetan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta udaberriko giroarekin jarraituko dugu.  

Hodei gehiago izango dira gaur, asteazkena, baina eguraldi eguzkitsua nagusituko da Irakurri albistea »

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebietak

Dirulaguntza urtebeteko epean eta hilean gehienez 250 eurokoa izan daiteke AMOREBIETA-ETXANO | Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuko gastuak arintzen laguntzea. Laguntzak alokairuaren %50a estaltzera heldu daiteke, gehiera ere urtebetez hileko 250 euroko laguntza eskainiz.

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebietak Irakurri albistea »

Jennifer Marchalek jauzi egin du Hair and Make Up Salon berriarekin

Kurutziaga 26an dago, eta tratu esklusiboa eta pertsonalizatua eskaintzen du, aldez aurretik hitzordua eskatuta DURANGO | Jennifer Marchal durangarrak hamarkada bat baino gehiago darama ile-apainketaren munduan. Ikasketak amaitu ondoren, besteren kontura hasi zen lanean, eta duela bost urte Kalebarrian bere negozioa irekitzea erabaki zuen. Orain, pauso berri bat eman du Kurutzesantu 26, irekitzeko Hair and

Jennifer Marchalek jauzi egin du Hair and Make Up Salon berriarekin Irakurri albistea »

Durangaldeak herritarren laguntza eskatu du tamaina handiko hondakinen bilketa hobetzeko

Mankomunitateak triptiko informatibo bat diseinatu du tamaina handiko hondakinen bilketari buruz DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateak triptiko informatibo bat diseinatu du tamaina handiko hondakinen bilketari buruz, zerbitzu horretan mankomunatutako udalen eskura jartzeko (Zaldibar, Garai, Iurreta, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Izurtza eta Mañaria). Udal horiek herritarrei zabaldu ahal izango diete ohiko kanalen bidez – hala nola udal webgunea,

Durangaldeak herritarren laguntza eskatu du tamaina handiko hondakinen bilketa hobetzeko Irakurri albistea »

Ostiral honetan abiatuko da merkataritzako bonuen kanpaina

Ohi bezala, 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek ELORRIO | ‘Elorrixon dendarik denda’ izena duen kanpaina maiatzaren 2an abiatuko da eta 31n bukatu. Elorrioko Udalak 20.000 euro bideratu ditu herriko merkataritza eta komertzio txikiak sustatzeko. Bonoekin, 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek; hau da, %33 aurreztuko dute. 18 urtetik

Ostiral honetan abiatuko da merkataritzako bonuen kanpaina Irakurri albistea »

Mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko inkesta bat Mallabian

Inkestaren helburua da eguneroko ibilbideei, erabilitako garraio-moduei eta eguneroko bizitzan sortzen diren oztopo edota zailtasunei buruzko informazioa biltzea MALLABIA | Herria etengabe hobetzen jarraitzeko bidean, herriko mugikortasunaren diagnosia egiten ari da Mallabiko Udala, bertako garraio-sistema eta irisgarritasunaren indarguneak eta ahulguneak ezagutzeko helburuarekin. Eta hain zuzen indargune eta ahulgune horiek ahalik eta hobekien identifikatzeko, herritarrei zuzenduriko inkesta

Mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko inkesta bat Mallabian Irakurri albistea »

Scroll to Top