DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

“Zozketa honekin 5.000 euro bildu nahi ditut jende on honentzat”

El Reciclador10-ek Gregorio Arrietaren bizikleta profesional bat zozketatuko du Angelman sindromerako funtsak biltzeko DURANGO |  Gregorio Arrieta abadiñarrak – 60 eta 70 urte bitarteko korrikalari profesionala eta 65 urte bitarteko Amorebieta Sari Nagusiko txapeldunak- Reciclador 10, Humphrey taldeari eman zion bizikleta. Ez zuen birritan pentsatu eta bueltaka hasi zen, arrazoi on baterako dirua biltzeko asmoz. […]

“Zozketa honekin 5.000 euro bildu nahi ditut jende on honentzat” Irakurri albistea »

Igandean ospatuko da BIBE Transbizkaia proba

Proba zikloturista Landakotik atera eta Urkiola santutegian amaituko da TXIRRINDULARITZA | Igande honetan ospatuko da Durangon Fondo BIBE Tranbizkaia lasterketaren zortzigarren edizioa. Bi ibilbide mota egongo dira: sakonera handikoa, 179 kilometro eta 3.500 metroko desnibela izango duena; eta sakonera erdikoa, 122 kilometrokoa, 2.455 metroko desnibelarekin, biak Durangoko Landako Gunetik hasi eta Urkiolako santutegian amaituko direnak.

Igandean ospatuko da BIBE Transbizkaia proba Irakurri albistea »

Hondakinen tasa berria uztailaren 1ean sartuko da indarrean Amorebietan

honi dagokion lehen faktura, urteko hirugarren hiruhilekoari dagokiona, irailean bidaliko da (uztaila eta iraila bitartekoa) AMOREBIETA-ETXANO | Joan den martxoan, Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu zuen hiri hondakinak biltzeko, garraiatzeko eta tratatzeko zerbitzuagatiko tasa berria, Europako egungo araudia betez. Tasa horren arabera, 2025eko bigarren seihilekotik aurrera, hau da, uztailaren 1etik aurrera, hondakinen bilketa tasa berria

Hondakinen tasa berria uztailaren 1ean sartuko da indarrean Amorebietan Irakurri albistea »

Ostirala ezengokorra, beroa eta ekaitzen arriskuarekin

Maximoak 34 gradutan ibiliko da gaur ere Durangaldean EGURALDIA | Aldaketak espero dira. Goizaldean oskarbi egongo da, baina goizean hodei batzuk agertuko dira, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak. Arratsaldean ezegonkortasuna handitu egingo da, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoistuak botako ditu. Gainera, zenbait tokitan mardulak izan daitezke eta ez da baztertzen txingorra egitea eta haize-bolada

Ostirala ezengokorra, beroa eta ekaitzen arriskuarekin Irakurri albistea »

Elorriok alokairu sozialerako sei etxebizitza egokituko dira Goieta kalean

Aste honetan hasiko dira sei etxebizitza egokitzeko lanak Goieta kaleko 38-40 zenbakietan dauden udal lokaletan ELORRIO | ‘Danona’ 2023-2027 Gobernu Planean jasotzen zen bezala, Goietan kokatuta dauden Udalaren jabetzako lokalak alokairu sozialerako apartamentu bihurtuko dira, eta horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo da. Etxebizitza bakoitzaren azalera erabilgarria 45 eta 56 m2 bitartekoa izango da,

Elorriok alokairu sozialerako sei etxebizitza egokituko dira Goieta kalean Irakurri albistea »

Amorebieta-Etxanok bere lehen Errugbi Eguna ospatuko du larunbat honetan

Kirol jardunaldiak jarduera ugari izango ditu herritar guztientzat ERRUGBIA | Amorebieta-Etxanon Errugbiaren Eguna ospatuko da lehen aldiz larunbat honetan, Urgozo Rugby Taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekimen hau klubak berak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta errugbia herritar guztiei hurbiltzea du helburu, baita adin guztietarako kirol, musika eta bizikidetza arratsalde bat eskaintzea ere. Festa 15:30ean hasiko da,

Amorebieta-Etxanok bere lehen Errugbi Eguna ospatuko du larunbat honetan Irakurri albistea »

Iurretak denbora darama Durangori Auzitegi Gorenaren epaia onartzeko eskatzen

Epaiak dio udal batek ezin duela alde kuantitatiborik ezarri udalaren kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasan, erabiltzaileak udalerrian erroldatuta dauden edo ez kontuan hartuta IURRETA | Auzitegi Gorenak 2023ko uztailaren 20ko epaian adierazten duenez, udalerri batean erroldatze hutsa ezin da izan udal-instalazioen erabiltzaileen arteko tratu-desberdintasuna justifikatzen duen arrazoizko irizpide objektibo bat dagokion tasa ordaintzeko orduan. Instantzia-salak adierazi zuenez

Iurretak denbora darama Durangori Auzitegi Gorenaren epaia onartzeko eskatzen Irakurri albistea »

Durango Kantariren saio berezia larunbatean, Andraguneko ‘Gozatu Kantatzen’ ikastaroko emakumeekin

Saioa 12:00etan izango da, Ezkurdi plazan; bertan, Josepa Kale-Kale taldeak parte hartuko du, eta Andraguneko emakumeek emango diote amaiera berezia DURANGO | Datorren larunbatean, maiatzak 31, Durango Kantari ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Durangon. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da Ezkurdi plazan, eta oraingoan Josepa Kale-Kale taldeak hartuko du parte. Saio hau berezia izango da;

Durango Kantariren saio berezia larunbatean, Andraguneko ‘Gozatu Kantatzen’ ikastaroko emakumeekin Irakurri albistea »

Scroll to Top