DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Udal Eskola Kontseiluak bere lana aurkeztu du bideo batean

Ikastetxeen, GE-AMPA ezberdinen eta Udalaren arteko lankidetza nabarmentzen da DURANGO | Durangoko Udal Eskola Kontseiluak bideo bat kaleratu du, tokiko hezkuntza-komunitatearen partaidetza-organo gisa duen zeregina modu erraz eta hurbilean ezagutarazteko. Bertan zehazten da nola aholkatzen duen Udala hezkuntza gaietan, udalerriaren beharrak aztertzen ditu eta hobekuntzak proposatzen ditu Durangoko hezkuntza indartzeko. Bideoan ikastetxeen, GE-AMPA ezberdinen eta […]

Udal Eskola Kontseiluak bere lana aurkeztu du bideo batean Irakurri albistea »

Gaurko hodeiek eta euriak astebeteko ostarteak utziko dituzte, bero handirik gabe

Maximoak 30 gradura iritsiko dira ostegunean EGURALDIA | Astea hodei askorekin dator, noizbehinkako euriteekin eta aurreko egunetan baino tenperatura baxuagoekin, 24 graduren bueltan. Egoera horrek hobera egingo du datozen egunetan, ostarteak irekiko baitira eta giro eguzkitsuagoa egongo baita. Ez da bero handirik espero aste honetarako, eta maximoak 30 gradura iritsiko dira ostegunean eta ostiralean. Astelehena,

Gaurko hodeiek eta euriak astebeteko ostarteak utziko dituzte, bero handirik gabe Irakurri albistea »

Amets Eguren durangarrak irabazi zuen Zumaiako Saria, kadete kategorian

Cafés Dromedario Flotamet txirrindulariak aginpidea izan zuen larunbatean TXIRRINDULARITZA | Durangaldeko txirrindulari gazteek maila handian jarraitzen dute pedalei eragiten. Horren erakusgarri da Amets Eguren durangarraren garaipena Zumaiako Sarian, kadete kategorian. Cafés dromedario Flotamet gazteak 56 kilometroko proban irabazi zuen, eta 185 lasterkarik hartu zuten parte. Era berean, Aratz Asumendi lankideak hirugarren plaza lortu zuen. Horrela,

Amets Eguren durangarrak irabazi zuen Zumaiako Saria, kadete kategorian Irakurri albistea »

Mañariko Angurreta harrobiak Urmugaren kontzertu handiena hartuko du Bizkaian

Pirata, Hatxe, Leturia e Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Xak y Et Incarnatus  Orkestra taldeekin 18:30ean DURANGALDEA | Uztailaren 11tik 31ra egingo da aurtengo Urmuga, Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituen ekimen herrikoi eta artistikoa. Bizkaia zeharkatuko dugu Aurtengo berrikuntza nagusi moduan, Urmugaren ibilbideak duela 1000 urteko Iruñeko Erreinu hari jarraituko

Mañariko Angurreta harrobiak Urmugaren kontzertu handiena hartuko du Bizkaian Irakurri albistea »

Ekain Bengoetxea durangarra Espainiako xake-txapelketan

12 urte zituela, Larrasoloeta Xake Taldeko kidea da, eta Almerian lehiatzen ari da XAKE | Ekain Bengoetxea Espainiako xake-txapelketan parte hartzen ari da, igandera arte, Almerian. Durangarrak 2020/2021 ikasturtetik darama Larrasoloeta Xake Taldean, eta pasaportea lortu zuen Estatuko txapelketarako, Bizkaiko eta Euskadiko bigarren kategoria amaitu ondoren.

Ekain Bengoetxea durangarra Espainiako xake-txapelketan Irakurri albistea »

Identifikazio berria Amorebieta-Etxanoko hilerrian

Jacinto Polo Ríos donostiarra 1936ko abenduaren 4an hil zen, Otxandioko frontean 20 urterekin AMOREBIETA-ETXANO | ‘Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programak’ emaitza positibo berri bat eman du Jacinto Polo Ríos genetikoki identifikatuz. Jacinto Polo Ríos donostiarra 1936ko abenduaren 4an hil zen, Otxandioko frontean, 20 urte zituela. CNTri atxikitako ‘Malatesta’ batailoiko gudularia zen. Familiari identifikazioaren berri

Identifikazio berria Amorebieta-Etxanoko hilerrian Irakurri albistea »

Larunbatean ostarteak goizez eta arratsaldetik aurrera ekaitzak jotzeko probabilitatea

Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira EGURALDIA | Larunbatean giro ezegonkorrak jarraipena izango du eta ekaitzak garatuko dira. Ekaitzak jotzeko probabilitatea handiagoa izango da goizaldean eta egunaren bigarren zatian. Aldiz, goiza eguneko unerik lasaiena izan liteke, eta zaparradak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango lirateke. Arratsaldean, ordea, berriro ere ekaitzak suspertu daitezke, batez ere Araban eta Nafarroan eta

Larunbatean ostarteak goizez eta arratsaldetik aurrera ekaitzak jotzeko probabilitatea Irakurri albistea »

Durangon Mañaria ibaiaren gainean Santa Ana sua piztea debekatu du URAk

Jai batzordea eta Udala beste aukera batzuk aztertzen ari dira DURANGO | Denbora kontua zen. Durangon ohiko hitzordua bazen ere, Santa Ana bezperan ez da su gehiagorik izango, ez behintzat Mañaria ibaiaren gainean. Horrela baieztatu ahal izan du hedabide honek Udalak jai batzordeari bidalitako gutun baten ondorioz. “Zer pena!”, aitortzen zuen Estibalizek. “Nahiz eta etortzen

Durangon Mañaria ibaiaren gainean Santa Ana sua piztea debekatu du URAk Irakurri albistea »

Julen Agirrezabalaren lagapena Valencia CF-ri

Mailegu-akordioak loan fee bat aurreikusten du eta derrigorrezkoa ez den erosketa-aukera bat jasotzen du ere EUP! | Athletic Clubek eta Valencia CFk akordioa lortu dute Julen Agirrezabala atezainak Mestallan utzita jokatzeko 2025/26 denboraldian. Lagapenak konpentsazio ekonomikoa aurreikusten du, bai eta errendimenduagatiko zenbateko aldakorrak eta parte ez hartzeagatiko zigorrak ere. Valencia CFk derrigorrezkoa ez den erosketa-aukera

Julen Agirrezabalaren lagapena Valencia CF-ri Irakurri albistea »

Scroll to Top