DOT Durangaldea

Atxondoko Udalak furgoneta elektrikoa erosi du

Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du udalak

Furgonetan berriaren irudia

ATXONDO | Udalak furgoneta elektrikoa erosi du udaleko brigadaren eguneroko lanetarako. Renault markako ibilgailua erabat elektrikoa da, eta energia berriztagarrien aldeko apustua sendotzen du.

Aurreko ibilgailua zaharkituta zegoen eta arazoak ematen zituen; horregatik udalak berria erosi du 44.000 euroko inbertsioarekin. Gastuaren zati bat EVEren (Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundea) MOVES III dirulaguntzen bidez estali du.

Udaleko brigadak Artia industrialdean duen pabilioian karga-puntu bat jarri da, ibilgailu berria modu eroso eta eraginkorrean kargatu ahal izateko.

Inbertsio honen bidez, Atxondoko Udalak bere jardunean energía berriztagarrien eta ingurumenaren aldeko apustua berresten du, emisio gutxiagoko eta jasangarriagoa den eredurantz urrats berria eginez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top