DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteleheneko hodeiek aste eguzkitsu eta beroa ekarriko dute

Las máximas irán subiendo hasta superar los 30 grados a partir del jueves

Ostarteak eta eguzkia nagusi hurrengo egunetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Euri gutxi, ostarteak eta egunetik egunera bero handiagoa espero dugu datorren astean Durangaldean. Gaurko hodeiek egun egonkor, udaberriko eta ia udako egunak ekarriko dituzte.

Astelehena, argitzera

Astelehenean argitzera egingo du orduek aurrera egin ahala. Ahuldutako fronte bat igaroko da eta, horren ondorioz, zerua lainotuta egongo da goizean, behe-hodei ugarirekin, eta euri txikia ere egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean. Egunak aurrera egin ahala, berriz, hodeiak gutxituz joango dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Arratsaldean, ia lurralde osoan eguzkitsu geratuko da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, batez ere barnealdean, eta 19-21 ºC-ren bueltan geratuko dira; Nafarroa hegoaldean zertxobait altuagoak izango dira. Iparraldeko haizea gailenduko da.

Asteartea, eguzkitsua

Asteartean giro eguzkitsua izango dugu eta tenperatura igo egingo da. Goizean goiz lanbroa eta lainoa agertuko dira, baina goizean bertan desegin eta zerua nahiko garbi geratuko da. Hala ere, goi-hodei batzuk izango dira eta ipar partean behe-hodeien tarteak ere bai. Tenperatura maximoak 22-25 gradutara igoko dira. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eguerdi eta arratsalde partean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top