Elur-kota goizean goiz 1000 m-tik arratsaldean 1500 m ingurura igoko da

EGURALDIA | Astelehenean iparraldean moteletik eta bustitik jarraituko du eguraldiak. Goizeko lehen orduetatik aurrera euri txikia egin dezake; egunaren bigarren partean prezipitazioa ugariagoa izango da, bereziki Kantauri isurialdean. Elur-kota goizean goiz 1000 m-tik arratsaldean 1500 m ingurura igoko da. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jarraituko du kostaldean eta batez ere Ebro ibarrean. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, baina pittin bat igo liteke.


