DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteburua hodeitsua, euria eta ostarte batzuekin

Tenperaturak ez du aldaketarik izango, 25 gradu inguruan

Hodeiak eta ostarteak euri batzuekin gaur ostirala GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteburuak aurreko egunen antzera jarraituko du, hodei askorekin eta ostarteak izateko aukerarekin. Ez dira baztertzen tanta batzuk, baina garrantzi txikikoak izango dira. Tenperaturak ez du aldaketarik izango, 25 gradu inguruan.

Ostiralaren lehenengo partean leku gehienetan zerua hodeitsu egongo da eta iparraldean euria egingo du noizbehinka. Arratsaldetik aurrera euria urriagoa izango da eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere arratsaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da; maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira.

Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean hodeiak izango dira nagusi eta zenbait lekutan euri txikia egingo du noizbehinka, batez ere ipar-ekialdean; arratsaldean baliteke ostarteak zabaltzea. Hegoaldean, hodeiak eta ostarteak; arratsaldean eguzkia izango da jaun eta jabe leku gehienetan. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean bizi. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.

Astebururako iragarritako eguraldia

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top