Gaur maximoak 30 gradu ingurukoak izango dira berriro eskualdean

EGURALDIA | Asteburuan eguzkia eta bero gehiago izango dugu, 30 gradutik gora gaur, ostirala, larunbatean. Igandean zerua hodeitsuago egongo da.
Ostirala, bero gehiago
Ostiralean tenperaturak goranzko bideari jarraituko dio eta giroa eguzkitsua izango da orokorrean. Ostarteak zabalak izango dira ia egun osoan eta, horri esker, tenperatura maximoak igo egingo dira berriro: kostaldean 26-27 ºC-ra iritsiko dira eta barnealdean 30 ºC-ak gaindi daitezke. Hegoaldean 35 ºC ingurura ere irits liteke tenperatura. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira eta baliteke han eta hemen zaparrada trumoitsuak botatzea, batez ere barnealdean.

Larunbata, eguzkitsua
Larunbatean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, oro har, eta ezegonkortasun apur bat izango da. Ia egun osoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren bigarren partean biziago, eta tenperatura maximoak apur bat jaitsaraziko ditu. Zeruan hodeiak eta ostarteak agertuko dira berriro, eta ordu askotan eguzkitsu egongo da. Hegoaldean eta bereziki Pirinioetan, tarteka ekaitzak jo dezake.