Haizeak hegoaldetik joko du, baina mendebaldera egingo du arratsaldearen amaieran
EGURALDIA | Asteazkenean zerua oso hodeitsu egongo da. Eguneko orduetan euri txikia egin dezake; hegoaldeko haizea ibiliko da eta udazkeneko tenperatura maximoak 14 eta 18 ºC artekoak izango dira. Arratsaldearen amaieran haizeak mendebaldetik joko du. Haizearen biraketaren ondoren euria zakartu egingo da eta eskualde osora zabalduko da.