Bihar, osteguna, antzeko eguraldia espero da beroarekin

EGURALDIA | Asteazkenean udako tenperaturekin jarraituko dugu. Goizaldean oraindik hodei-tarteak izango ditugu, zaparrada isolaturen bat baztertu gabe. Gainerako orduetan ostarte zabalak espero ditugu, eta tarteka behe-hodeiak agertuko dira. Aldaketa gutxiko tenperaturak, maximoak apur bat igoko dira zenbait zonaldetan. Ipar-ekialdeko eta iparraldeko haizea goizetik aurrera.