Tenperatura maximoak apenas aldatuko diren eskualdean

Eguraldi nahasia datozen egunetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
EGURALDIA | Asteazkenean giro goibela, batez ere egunaren bigarren partean. Goizean ostarte batzuk ireki daitezke ipar partean, eta euria egiteko aukera txikia izango da; hala ere, zaparrada bakan batzuk bota ditzake kostaldetik gertu. Arratsaldean hodeiak eta euria espero ditugu kantauri isurialdean, batez ere arratsalde-gauean. Euria ugaria eta orokorra izango da Kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak ez dira ia aldatuko. Haizea mendebaldetik hasiko da, ipar-mendebaldetik finkatuko da egunaren erdiko orduetan eta indartu egingo da.