Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 5 eta 10 ºC artean geratuko dira

EGURALDIA | Asteazkenean tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 5 eta 10 ºC artean geratuko dira; baxuenak negukoak izango dira. Zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euri txikia egin lezake; goizean goiz eta azken orduetan ostarteak zabalduko dira. Elur-kota 1000 metrora egongo da hasieran, gero igo daiteke. Hego-haizea bizi ibiliko da, arratsaldean mendebaldetik edo hego-mendebaldetik jotzeko joera izango du.



