Maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira eskualdean

EGURALDIA | Asteazkenean giro eguzkitsua eta epela izango dugu. Zerua hodei gutxirekin agertuko da oro har, goizaldean hodei batzuk izan ezik, goizean zehar desagertu egingo baitira. Goizean goiz ere behe-lainoa sortuko da. Tenperatura minimoak apur bat baxuagoak izango dira; aldiz, maximoak igo egingo dira, eta eskualde askotan 20 ° C-tik gorakoak izango dira. Ekialdeko haize ahula ibiliko da.