Tenperaturak gora egingo du, maximoak 20 gradutik gora geldituko dira

EGURALDIA | Asteartean hegoaldeko haizeak indar handiagoz joko du. Enbarazu egingo du une askotan, eta bolada gogorrak eta oso gogorrak neurtuko dira, batez ere mendi inguruetan. Giro eguzkitsua nagusituko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin goizean. Tenperaturak gora egingo du, eta Kantauri isurialdeko zenbait lekuetan gehiago nabarituko da, maximoak 20 ºC-tik gora geldituko baitira.


