DOT Durangaldea

Asteartean hego-haizea zakarra izango da

Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira

Asteartean hego-haizea zakarra izango da IRAGARPENA. Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteartean hego-haizea zakarra izango da, batez ere egunaren lehenengo partean; nonahi nabarituko dugu bere indarra, baina boladarik gogorrenak ipar-mendebaldeko haizeguneetan izango dira. Arratsaldean haizeak indarra galdu egingo du eta egunaren amaieran ahul ibiliko da. Egunaren hasieran zerua garbi egongo da; orduak pasa ahala hodeiak ugarituz joango dira, Kantauri isurialdetik hasita, eta egunaren amaieran zerua estalita egongo da denean. Arratsalde-gau partean han-hemenka euri txikia egin dezake, batez ere azken orduetan. Kantauri isurialdeko tenperaturak gora egingo du eta maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira; hegoaldeko altuenetan aldaketa handirik ez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top