Tenperatura maximoak 14-18 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Arratsaldean giroa ezegonkortu egingo da. Goizean tantaren bat egin dezake, baina leku gehienetan ateri eutsiko dio. Arratsaldean, aldiz, giroa ezegonkortu egingo da; haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta hodei trinkoagoak garatuko dira eta zaparradak botako. Zaparradak zenbait lekutan mardulak izango dira eta baliteke ekaitzak jotzea. Tenperatura maximoak 14-18 ºC artekoak izango dira.