Tenperatura maximoetan 25 ºC inguru geldituko dira

EGURALDIA | Gaur giro eguzkitsua nagusituko da berriro ere. Eguna behe-hodei ugarirekin hasiko dugu, berezik ipar isurialdean, eta ez da baztertzen goizean goiz zirimiri pixka bat egitea. Goizean ostarteak irekiko dira eta egunaren bigarren partean zerua goi-hodeien tarte hodeitsuekin geratuko da. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da hasieran eta eguerdi inguruan ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango: barnealdean 25 ºC gaindituko dira eta kostaldean 22-23 ºC ingurukoak izango dira.