Tenperatura maximoek behera egingo dute

EGURALDIA | Asteartean zerua lainotuta egongo da eta euri apur bat egingo du. Une jakin batzuetan argiuneak zabalduko dira, baina, oro har, hodeiek zerua estaliko dute. Gainera, euri pixka bat egingo du, batez ere egunaren bigarren partean, hego-ekialdeko haizeak ipar-mendebaldekoari paso eman ondoren. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta beherakada hori Kantauri isurialdean nabariagoa izango da.


