Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Asteartean euri kontuekin jarraituko dugu, baina gutxiago egingo du eta batik bat Kantauri isurialdean. Hegoaldean goizean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira.
Atzo pilatutako euria:
Amorebieta-Etxano: 47,4 l/m²
Iurreta: 50 l/m²
Mallabia: 33,1 l/m²
Urkiola: 43,1 l/m²
Otxandio: 52,1 l/m²