DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Animaliak bedeinkatu ditzute Urkiolan: “Argi da nire bizitzako gauzarik garrantzitsuena”

Dozenaka pertsona eta animalia hurbildu dira Santutegira tenperatura baxuei aurre eginez

Periko astoa aurten ere Urkiolan izan da

URKIOLA | Tenperatura baxuak izan arren, zazpi gradu 12:00etan, Urkiolako Santutegiak dozenaka pertsona eta animalia bildu ditu, seguruenik egunik jendetsuenetako bat, animalien babeslea den San Anton Abadearen egunean.

Asko izan dira Abadiño, Durango, Bermeo eta inguruetako pertsonak, euren maskotentzako osasun eta babes bila tradizioa betetzen jarraitu nahi izan dutenak. Horrela, hogeita hamar animalia baino gehiagok, gehienak txakurrak, hainbat katu eta asto bat, jaso dabe Javier Garay abadeak iaz Algortatik eramandako meza nagusiaren amaieran. “Argi da nire bizitzako gauzarik garrantzitsuena”, nabarmentzen zuen Durangoko bizilagun batek. Urte guztietan, nahiz eta oso eguraldi txarra egin, Urkiolara doa oinez, Atxarten barrena, txakurra bedeinkatzera.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top