DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Andapara eta Ugarte bideako hobetzeko lanak hasi dira Amorebietan

Zirkulazioaren berrantolaketa eta aparkaleku berrien sorrera izango dira lehen lanak

Zirkulazioa noranzko bakarrekoa izatera pasako da

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera abiarazi ditu gaur astelehena, ekainak 23, Andapara kalean eta Ugarte bidean, herritarren segurtasuna handitzeko, aparkalekuen antolaketa hobetzeko eta energia-kontsumo arduratsuago baterantz jotzeko.
Lehen fase honetan, zirkulazioaren noranzkoa aldatu eta aparkaleku berriak ezarriko dira. Berrantolaketa horren baitan, zirkulazioa noranzko bakarrekoa izatera pasako da eta zabor-edukiontziak ere birkokatuko dira, trafikoaren noranzko berrira egokitzeko; horri esker, udal-zerbitzuek bilketa azkarrago eta seguruago egin ahal izango dute.

Aipatu hobekuntzak egiteko margotze- eta seinaleztapen-lanak hiru bat egunetan amaitzea aurreikusten du Udalak. Lan horiek herritarrengan sor dirtzaketen eragozpenen aurrean, bizilagunen ulermena eta lankidetza eskatzen da.

Argiztapenean hobekuntzan, uda ostean

Gainera, udaren ostean, Udalak inguruko argiztapena hobetzea aurreikusten du, LED argiak instalatuz. Esku-hartze honen helburua da argiztapen erosotasuna handitzea, energia-kontsumoa murriztea eta bizilagunen eskaerei erantzutea, segurtasunaren eta jasangarritasunaren arloan.
Jarduera hauen bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak hiri-ingurunea hobetzeko, zornotzarren ongizatea bermatzeko eta ingurumena errespetuz eta modu eraginkorrean kudeatzeko duen konpromisoa berresten du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top