DOT Durangaldea

Amorebietako Udalak doako txandakako 150 aparkaleku jarriko ditu Zelaietan

9tik aurrera egongo dira herritarrentzat eskuragarri, lehen solairuan, 7:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera, gehienez 3 orduz

Plazak abenduaren 9tik aurrera egongo dira herritarrentzat eskuragarri,

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko erdigunean dagoen aparkaleku eskaera eta premiari erantzunez, Udalak doako txandakako 150 plaza berri jarriko ditu Zelaietako aparkalekuko lehen solairuan, herritarren erabilerarako. Neurri honek zornotzarren eta inguruko udalerrietako biztanleen beharrei erantzuten die, herrira lanera, erosketak egitera, Amorebieta-Etxanoko kultur eta kirol programazioaz gozatzera edo bestelako gestioak egitera etortzen direnei, alegia.

Horrela, ekimen honen bidez, erdiguneko mugikortasuna hobetu nahi da, eta, aldi berean, tokiko ekonomia dinamizatu, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetara sarbidea erraztuz.Izan ere, herrigunean kokatutako aukera eroso eta irisgarri hau doan eskaintzeak inguruko herrietako pertsonak erakartzea ahalbidetuko du, eta horrek Amorebieta-Etxanoko jarduera ekonomikoa indartzen lagunduko du.

“Neurri honek ez dio gure bizilagunen behar zehatz bati soilik erantzuten, gure merkataritza eta ostalaritzaren bizitasuna sendotzea eta udalerriko erdiguneko bizi-kalitatea hobetzea ere bilatzen du. Txandakakoak eta doakoak diren aparkaleku horiekin, urrats bat gehiago ematen dugu herri irisgarriago eta erosoago baterantz, eta aldi berean, Amorebieta-Etxanoko dinamizazio ekonomikoa sustatzen dugu, gure dendak eta zerbitzuak eskuragarriago eginez”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Txandakako plaza berrien funintzionamendua

Doako txandakako aparkaleku sistema astelehenetik igandera egongo da erabilgarri, 07:00etatik 22:00etara, eta plaza bakoitzeko gehienez 3 orduko erabilera egin ahal izango da, plaza horiek ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal ditzaten. Gainera, plazen erabilera ez da gauera luzatuko, eta espazioa eskari handiena dagoen orduetarako gordeko da. Ezarritako ordutegiari esker, plazen erabilera egunez  modu eraginkorrean erabili  ahal izango da, gaueko beharrak eragotzi gabe.

Azpimarratzekoa da ekimen honek ez die inola ere eragingo jabetza-erregimeneko aparkalekuei. Plazen jabeek euren eskubideak eta aparkalekuaren ohiko erabilera egiten jarraituko dute, eta jabetzako eta txandakako aparkalekuen arteko bizikidetza egokia bermatuko da, seinaleztapen argi eta desberdin bidez. Doako txandakako plazak Zelaietako aparkalekuko lehen solairuan egongo dira kokatuta.

Aparkalekuko sarbidea eta segurtasuna hobetzea

Txandakako plazak martxan jartzearekin batera, Udalak hobekuntza batzuk egingo ditu aparkalekuan. Besteak beste, garajerako sarrera-sistema aldatuko da, eta aginte edo giltzaren ordez matrikula-irakurgailua jarriko da. Era berean, esku-hartze hori aprobetxatuz, seinaleztapena eta argiztapena hobetuko dira, eta bideozaintza-sistema bat jarriko da espazioko segurtasuna areagotzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top