DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak online jarri ditu salgai Nasticen aurkako partidarako sarrerak

Partida igandean jokatuko da, 16:00etan, Urritxen

 Urritxen jokatuko da norgehiagoka. ARGAZKIA: SD AMOREBIETA
Urritxen jokatuko da norgehiagoka. ARGAZKIA: SD AMOREBIETA

FUTBOLA | SD Amorebietak Tarragonako Nastic izango du aurkari igande honetan Urritxen, 16:00etan hasiko den ligako hirugarren jardunaldiko partida. Sarrerak online eros daitezke esteka honetan: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos /.

Sarrerak gune orokorrerako baino ez dira salgai (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute 16 urtetik gorakoentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat.

Prest egonez gero, partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira leihatilan.

Klubeko bazkideak joan den denboraldiko txartelekin sartu ahal izango dira. Laster, zornotzarrek 2024-25 ikasturteko txartelen bilketaren berri emango dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top