DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak asfaltatze lanak egingo ditu datorren astean

Apirilaren 7an, 8an eta 9an, Jauregizaharreko bidegorria eta udal igerilekuetarako sarbidea asfaltatuko dira

Lanak datorren astean egingo dira

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du apirilaren 7tik 11ra bitartean asfaltatze-lanak egingo direla udalerriko bi puntutan: Jauregizaharreko bidegorrian eta Larrea auzoan, eremu horietako bide-azpiegitura eta irisgarritasuna hobetzeko.Jauregizaharreko asfaltatze-lanak

Jauregizahar auzoko lanak apirilaren 7an hasiko dira eta apirilaren 9ra arte luzatuko dira. Egun horietan, bidegorria eta udal igerilekuetarako sarbidea asfaltatuko dira, betiere, eguraldi txarrak eragozten ez badu.

Larrea auzoko asfaltatzea

Bestalde, Larrea auzoan, asfaltatze lanak egingo dira apirilaren 9tik (asteazkena) apirilaren 11ra (ostirala) bitarte, 2 eta 9 zenbakien artean. Egun horietan, lanek eragina izango dute eremu horretako zirkulazioan, beraz, bertako langileen jarraibideak kontuan hartzea eta jarritako seinaleak errespetatzea gomendatzen zaie gidariei.

Esku-hartze horiek beharrezkoak dira udalerriko bide-azpiegitura hobetzeko, eta, horren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren laguntza eta ulermena eskertzen du, eta barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top