Saioak adin desberdinetako seme-alabak dituzten familiei zuzentzen dira: 0-6, 7-12 eta 13-16

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak Familia Eskolak antolatu ditu aurten ere, Prebentzio komunitarioko Zerbitzuaren bitartez. Familian osasunerako hezkuntza eta jokabide arriskutsuen prebentzioa sustatzeko helburuarekin, hiru adin-tartetara egokitutako prestakuntza-saioak antolatu ditu: 0-6, 7-12 eta 13-16 urte.
Talde bakoitzak ordu eta erdiko 8 saio izango ditu eta aurrez aurre zein online eskainiko dira data berdinetan.
0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak
Zergatik hitz egiten da hainbeste Hezkuntza Emozionalaren inguruan eta ze onurak ditu? Adin goiztiarretik kontutan izatea garrantzitsua da? Nola egin dezaket egunerokotasunean? Saioetan horiei eta beste galdera batzuei erantzuna emango zaie. Gainera, ardurazko egoerak kudeatzeko tresnak eskainiko dira, (jatorduak, neba-arreben arteko harremanak, kasketak, pantailen erabilera, eta abar).
Euskarazko saioak asteartetan izango dira (17:00-18:30):
- Azaroak 4 eta 18
- Abenduak 2 eta 16
- Urtarrilak 20
- Otsailak 3 eta 17
- Martxoak 3
Eta gaztelerazko saioak ere astearteetan, ondorengo datetan (17:00-18:30):
- Azaroak 11 eta 25
- Abenduak 9
- Urtarrilak 13 eta 27
- Otsailak 10 eta 24
- Martxoak 10
7 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak
Nerabezaroaren aurreko adina egokia da gai eta estrategia hauek lantzeko: kontzientzia emozionala, emozioen kudeaketa, autoestimua, mugak eta zigorrak, enpatia, entzute aktiboa… Hala, saioetan hainbat babes-faktore landuko dira bizitzak dakartzan arriskuei aurre egiten ikasteko (droga-kontsumoak, teknologien erabilera desegokia, adikzioak, askotariko nahasmenduak, etab.).
Euskarazko saioak asteazken hauetan izango dira (18:00-19:30):
- Azaroak 5 eta 19
- Abenduak 3 eta 17
- Urtarrilak 21
- Otsailak 4 eta 18
- Martxoak 4
Eta gaztelerazko saioak asteazken hauetan izango dira (18:00-19:30):
- Azaroak 12 eta 26
- Abenduak 10
- Urtarrilak 14 eta 28
- Otsailak 11 eta 25
- Martxoak 11
13 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak
Adin-tarte horretara bideratutako saioen helburua da nerabezaroa garatzeko eta aldaketak esperimentatzeko aukera gisa ikustea; etapa hori zeharkatzera behartuta dauden garai ilun bat baino gehiago izatea da helburua. Adin horretako nerabeei zer gertatzen zaien ulertzen saiatzeko gakoak eskainiko dira (alderi fisikoa, biologikoa, soziala, etab.), komunikazioa hobetzeko tresnak irakatsiko dira eta gatazken kudeaketa landuko da.
Euskarazko saioak ostegun hauetan izango dira (18:00-19:30):
- Azaroak 6 eta 20
- Abenduak 4 eta 18
- Urtarrilak 22
- Otsailak 5 eta 19
- Martxoak 5
Eta gaztelerazko saioak ostegun hauetan izango dira (18:00-19:30):
- Azaroak 13 eta 27
- Abenduak 11
- Urtarrilak 15 eta 29
- Otsailak 12 eta 26
- Martxoak 12
Informazioa eta izen-ematea
5 pertsona edo gehiagok parte hartu beharko dute taldeak aurrera egin dezan; plazak mugatuak dira. Izena eman ondoren, urriaren 30ean jakinaraziko da baieztapena.
Zalantzak izatekotan, familiek Andrea Garófano Zabalarekin (Prebentzio Komunitarioko Teknikaria) kontaktuan jarri ahalko dira prebentzioa@amorebieta.eus helbide elektronikoan edo 614 45 76 09 telefono zenbakian (WhatsApp eta deiak).
Izena-emateko epea urriaren 13tik 29ra egongo da zabalik udal web-orriko “izen-emateak” atalean edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) 010 telefono zenbakian (dohainik Amorebieta-Etxanotik) edo 946 30 00 02 zenbakian.