DOT Durangaldea

TOP 2

Isabel Muñoz Mendez zornotzarrak 100 urte bete ditu

Mendeurrenaren ospakizunean izan ziren, baita ere, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Ainhoa Salterain eta Gizarte Ekintzako zinegotzia, Sonia Cabezas, AMOREBIETA-ETXANO | Atzoko egunez, duela 100 urte, jaio zen Isabel Muñoz Mendez bizilagun zornotzarra eta bizitako mendea ospatu zuen atzoko egunean, familia eta lagunez inguratuta. Ospakizunean izan zen, baita ere, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Ainhoa Salterain eta Gizarte Ekintzako zinegotzia, Sonia […]

Isabel Muñoz Mendez zornotzarrak 100 urte bete ditu Irakurri albistea »

Aste honetan hasiko dira Zaldibarko eskolako jolastokia handitzeko lanak

1.500 metro karratuko azalera gehigarria irabaziko du, berdegune bat barne ZALDIBAR | Eskola komunitateko kideek sarritan adierazi dute eremua txiki gelditu dela eta ez dituela hezkidetzarako ezaugarri guztiak betetzen. Jolastokiak 1.500 metro karratuko azalera gehigarria irabaziko du, berdegune bat barne. Udalak 307.489,52 euro bideratuko ditu eremua handitzera. Urte askotako itxaronaldiaren ondoren, iritsi da momentua: datorren

Aste honetan hasiko dira Zaldibarko eskolako jolastokia handitzeko lanak Irakurri albistea »

Amorebietak lehen garaipena lortu dute Uriitxetik kanpo

0-1 irabazi dio Real Zaragozaren bigarren taldeari FUTBOL | Urdinek ligako lehen garaipena bisitari gisa lortu dute Real Zaragozaren bigarren taldea mendean hartuta, talde osoaren partida serio batean. Bigarren zatiaren hasieran abagune onenak sortu ditu eta hor heldu da neurketako gol bakarra, Zorrillak gauzatu duena Arzalluzek presioan baloia berreskuratu ostean. Nahikoa izan da hiru puntuak

Amorebietak lehen garaipena lortu dute Uriitxetik kanpo Irakurri albistea »

Hontza Museoak “Saguzarrak: mundutik Durangaldera” hitzaldia antolatu du ostegunerako

Aitor Arrizabalagaren eskutik Kurutzesantu Museoan izango da AGENDA | Hontza Museoa Bizkaiko Natur Zientzien Museo ofizial bakarra da. 10 urte bete ditu eta Durangon saguzarren inguruko hitzaldi interesgarria antolatu du: “Saguzarrak: Mundutik Durangaldera”. GABAKO Elkarteko Aitor Arrizabalagak bi ataletan banatutako hitzaldia eskainiko du. Alde batetik, saguzarrei buruz berba egingo du: talde hau berezia egiten duten

Hontza Museoak “Saguzarrak: mundutik Durangaldera” hitzaldia antolatu du ostegunerako Irakurri albistea »

Iurretak bost urterako baratze ludikoak uzteko prozesua ireki du

Interesdunek azaroaren 9tik 27ra aurkeztu ahal izango dute eskabidea IURRETA | Iurretako Udalak martxan jarri du berriz ere udal aisialdiko baratzeen proiektua, bizilagunei lurra lantzeko eta norberaren kontsumorako frutak eta barazkiak lortzeko espazio publiko bat eskaintzeko, eta, horretaz gain, aisialdirako eta ongizaterako alternatiba bat izateko. Era berean, ingurumenarekiko errespetua eta biztanleria aktiboaren parte-hartzea sustatzen ditu

Iurretak bost urterako baratze ludikoak uzteko prozesua ireki du Irakurri albistea »

Antso Estegiz kaleko berrurbanizazioaren 2. faseari buruzko informazio-saioa, azaroaren 18an

Saioa 19:00etan izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta proiektua gauzatzeko aurreikusitako epeak eta baldintzak aurkeztea izango du helburu DURANGO | Datorren azaroaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Udaletxeko Osoko Bilkuraren aretoak  Antso Estegiz kaleko berrurbanizazio-proiektuaren 2. faseari buruzko informazio-saioa hartuko du, bizilagunei zuzendua. Bilera horretan, proiektuaren puntu nagusiak azalduko dira, aurreikusitako lanak ondo ulertzen laguntzeko.

Antso Estegiz kaleko berrurbanizazioaren 2. faseari buruzko informazio-saioa, azaroaren 18an Irakurri albistea »

Durango Kirolak-ek tarifak berrikusi ditu kontsulta publiko baten bidez

Epea izango dute azaroaren 20ra arte alegazioak, iradokizunak edo oharrak aurkezteko DURANGO | Durangoko Udalak aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidea hasi du Durango Kirolak-ek eskainitako zerbitzuen prezio publikoak aldatzeko, udal kirol-eskaintzarako sarbide bidezkoagoa, jasangarriagoa eta berdinzaleagoa bermatzeko. Proposamenak, alde batetik, zerbitzu guztiei aplikatu beharreko tarifen eguneratze orokorra jasotzen du —igerilekua, fitnessa, jarduera gidatuak, instalazioen alokairua

Durango Kirolak-ek tarifak berrikusi ditu kontsulta publiko baten bidez Irakurri albistea »

Durangok neguko garbiketa zerbitzuen lanen lizitazioa abiarazi du

Udaberri eta udazkeneko kanpainetan auzo-bideak eta udal lurzatiak soiltzeko lanak ere aurreikusten du kontratu berri honeak DURANGO | Durangoko Udalak udalerriko espazio publikoen mantentzea eta segurtasuna bermatzeko funtsezko bi zerbitzu kontratatzeko lizitazio publikoaren prozesua ireki du. Aurreikusitako jarduerei esker, neguko eguraldi txarrari aurre egin ahal izango zaio eta udal bide eta lurzatien mantentze-lan egokia egingo

Durangok neguko garbiketa zerbitzuen lanen lizitazioa abiarazi du Irakurri albistea »

Ermuak deskontaminazio panel bereziak dituen proiektu pilotu bat bultzatu du

‘Euria Tech’ enpresak garatutako prozesu foto katalitikoa eguzki-argiarekin aktibatzen da ERMUA | Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak proiektu pilotua hasi dute Kaltxango biribilgunean, airearen kutsadura modu pasiboan gutxitzeko. Kaltxango herriko bide-sareak konektatzeko puntu neuralgikoa da. Proiektuaren helburua puntu horretako airearen kalitatea hobetzea eta ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da. Kaltxango zonaldeko barandek kutsadura gutxitzeko panel bereziak

Ermuak deskontaminazio panel bereziak dituen proiektu pilotu bat bultzatu du Irakurri albistea »

Scroll to Top