DOT Durangaldea

ESKUALDEA

Bizkaibusek Gipuzkoako Mugi txartela onartuko du gaurtik aurrera

Horrela, hiru lurraldeetako erabiltzaileek ohiko txartelarekin Bizkaian mugitzeko aukera izango dute BIZKAIA | Bizkaibusek Gipuzkoako Mugi txartela onartuko du ordainketa bide baliodun gisa bere sare osoan ostegunetik, abenduaren 18tik, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez. Neurri horrekin, Bizkaiko garraio publikoaren interoperabilitate prozesua amaitutzat jotzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurralde historikoetako erabiltzaileei Bizkaian barrena […]

Bizkaibusek Gipuzkoako Mugi txartela onartuko du gaurtik aurrera Irakurri albistea »

Iurretako Udalak Maiztegiko patioarekin aurrera jarraitzeko adostu du

EH Bilduk eskatuta ez-ohiko plenoa egin du asteazken honetan IURRETA | Udalak asteazken honetan ez-ohiko plenoa egin du, EH Bilduko lau zinegotzien ekimenez deitua, Maiztegi Herri Eskolako patio inklusiboaren proiektua lantzeko. Udal Gobernuak proiektuan egindako aldaketa unilateralek sortutako blokeo-egoerari irtenbide adostua bilatzea izan da plenoaren helburua, hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean aurrera egiteko. EH Bilduk deialdian jasotako puntu

Iurretako Udalak Maiztegiko patioarekin aurrera jarraitzeko adostu du Irakurri albistea »

Covid iraunkorra kalera atera da berriro Durangon

Long Covid Euskal Herriko hileroko kontzentrazioak babes instituzional gehiago eskatzen du   DURANGO | Long Covid Euskal Herria plataformak kontzentrazioa egin du gaur Durangon, covid iraunkorra duten pertsonei erakundeen arreta falta salatzeko. Mobilizazioa Andra Mari elizaren parean izan da, 12:00etan, eta hainbat pertsona bildu dira bertan, osasun sistemarentzat eta administrazioentzat ikusezina izaten jarraitzen duen gaixotasun

Covid iraunkorra kalera atera da berriro Durangon Irakurri albistea »

Atxondoko Udalak furgoneta elektrikoa erosi du

Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du udalak ATXONDO | Udalak furgoneta elektrikoa erosi du udaleko brigadaren eguneroko lanetarako. Renault markako ibilgailua erabat elektrikoa da, eta energia berriztagarrien aldeko apustua sendotzen du. Aurreko ibilgailua zaharkituta zegoen eta arazoak ematen zituen; horregatik udalak berria erosi du 44.000 euroko inbertsioarekin. Gastuaren zati bat EVEren (Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal

Atxondoko Udalak furgoneta elektrikoa erosi du Irakurri albistea »

Elorriok Haurreskolaren sua nahita eragindakoa izan zela baieztatu du

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketa zabalik dute gertatutakoaren erantzuleak identifikatzeko ELORRIO | Joan den ostiralean, abenduaren 5ean, arratsaldeko 19:00ak aldera, Elorrioko Haurreskolako kanpoaldean sute bat piztu zen. Dirudienez, sua nahita eragindakoa izan zen eta ondorioz, fatxada osoa kiskalita geratu zen. Suhiltzaileen lehen balorazioaren arabera, bi minutuko atzerapenarekin iritsi balira, suak barrualdeari ere eragingo zion, instalazio osoan

Elorriok Haurreskolaren sua nahita eragindakoa izan zela baieztatu du Irakurri albistea »

Durangok bakardade ez-desiratuari aurre egiteko laguntza-taldea sortu du

Tokiko Enplegu Planak sei emakume kontratatu ditu, eta zerbitzua eskatu nahi duten pertsonek izena eman dezakete dagoeneko DURANGO | Durangoko Udalak goizean aurkeztu du Tokiko Enplegu Plana, bakardade ez-desiratua bizi duten pertsona helduei laguntza eskaintzera bideratuta. Lanbideren 75.000 euroko dirulaguntzari eta Udalaren 3.638,73 euroko ekarpenari esker, sei emakume kontratatu dira —zerbitzuko koordinatzaile bat eta bost

Durangok bakardade ez-desiratuari aurre egiteko laguntza-taldea sortu du Irakurri albistea »

NANa eta pasaportea berritzeko hitzordu berriak Durangon

NANa eta pasaportea berritzeko hitzorduak ostiral honetan, abenduak 12, jarriko dira eskuragarri DURANGO | Durangoko Udalak urtarrila eta otsailerako dokumentazio izapideak egiteko hitzordu berriak ezarri ditu. Herritarrek NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea egin ahal izango dute Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean. Honakoak dira datak:  Urtarrilak 21 Otsailak

NANa eta pasaportea berritzeko hitzordu berriak Durangon Irakurri albistea »

Amaitu dituzte Sagastako bidea konpontzeko lanak

Obra honen bitartez, auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dira ABADIÑO |  Abadiñoko Udalak Sagasta auzoko bidea konpontzeko lanak amaitu ditu. Obra honen bitartez, auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dira. Udalak, 255.000 euroko inbertsioa egin du lan hauetan, eta Construcciones Lasuen enpresa izan da lanen esleipenduna. Lehen urratsa bazterbideak konpontzea izan zen, zenbait lurzatitan ura behar

Amaitu dituzte Sagastako bidea konpontzeko lanak Irakurri albistea »

Mañariak hilerriko teilatuetako euriurak biltzeko kanalizazio sistema bat jarri du

Aurrerantzean teilatuko urak errekara bideratuko dira zorura erori beharrean MAÑARIA | Udalak hilerriko teilatuko euri-urak batzeko kanalizazio-sistema jarri du hilerrian. Lanak aste eta erdi iraun dute azaroan zehar, eta aurrekontua 11.313 eurokoa izan da. Hilerriko teilatuetako euri-urak biltzeko sarea berria da, orain arte ez baitzegoen, eta lurpetik bideratu da ibaira isurtzen den lekuraino. Lan hauek

Mañariak hilerriko teilatuetako euriurak biltzeko kanalizazio sistema bat jarri du Irakurri albistea »

Scroll to Top