Lehiaketara herriko hamabi establezimendu aurkeztu dira
ERMUA | Akerlei Hizkuntzen Akademiak irabazi du tokiko merkataritza sustatzea helburu duen eta udalerriko establezimendu, denda eta tabernei bideratutako Ermuko Gabonetako erakusleihoen eta dekorazioaren lehiaketa.
Akademia horrek, instalazioak apaintzeaz gain, motibo puzgarriak (elurrezko panpinak, Papa Noel eta kristalezko bola elurduna) jarri ditu ikastetxeko sarreran. Rosa María Cíd zinegotzi eskuordeak diploma eta “pispillu” izenez ezagun den zuhaitzaren hosto bat irudikatzen duen forjazko eskultura artistiko bat eman zien ostegunean Silvia Barrasa eta Mónica Sánchez irabazleei. ‘Pispillua’ Magnolioren hibrido bat da, eta haren hosto haragitsuak puztu egiten dira eta puxika txikia balitz bezala, hosto puntatik putz egiten dutenean.