Aurkezpena ostegun honetan izan da Urritxen

FUTBOL | Ostegun honetan Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak berritasunez betetako plantillarekin eman dio hasiera denboraldiaurreari. Urdinek, Aitor Zulaika entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen burutu dute 2025-26ko lehen entrenamendua. Denboraldi honetan Bigarren Federazioan lehiatuko dute, aurrekoan jaitsi ondoren.
Zulaikarekin batera, staff teknikoa hurrengo pertsonek osatuko dute: Joseba Agirre (bigarren entrenatzailea), Aitor Baraia (prestatzaile fisikoa), Aratz Agirreburalde (atezainen entrenatzailea), Nerea Zusberro (analista), Sergio Quílez (medikua) Sergio Del Olmo (fisioterapeuta), Igor Mugarza (delegatua) eta Ioritz Madariaga (materialaren arduraduna).
Urdinek 22 futbolarirekin hasi dituzte entrenamenduak. Zehazki, Jon Altamira, Adrian Zango, Xabier Murgoitio eta Lukas Aldazabal atezainak; Aitor Intxausti, Asier Hernáiz, Javier Entrecanales, Beñat Arratibel, Julen Castañeda, Odei Onaindia eta Diego Ceballos atzelariak; Aitor Ituarte, Hodei Rodríguez, Peru Candaudap, Jon Azkuna eta Jon Goienetxe erdilariak; eta Iker Rekagorri, Gonzalo Zorrilla, Mikel Arzalluz, Ion Etxaniz, Aitor Torrico eta Xabier Luaces aurrelariak.
Haiekin batera, oinarrizko futboleko jokalari hauek hasi dute aurredenboraldia: Peru Candaudap, Jon Azkuna, Xabier Luaces eta Jon Goienetxe zornotzarrak eta Xabier Murgoitio bigarren taldeko atezaina.
Zornotzarrek bigarren Federazio Mailako 2. Multzoan lehiatuko dute. Bertan Bizkaiko (Basconia, Gernika eta Sestao River), Gipuzkoako (Beasain, Eibar B eta Real Unión), Arabako (Alavés B), Nafarroako (Mutilvera eta Tudelano), Errioxako (Alfaro, Naxara, SD Logroñés eta UD Logroñés) eta Zaragozako (Ejea, Utebo eta Zaragoza B) taldeen kontra jokatuko dute. Liga iraileko lehen asteburuan abiatuko da. Urdinak Real Unión hartuko dute Urritxen estreinaldian.
Hala ere, lehiaketa ofiziala lehenago hasiko da Federazio Koparekin. SDAk CD San Ignacioren aurka jokatuko du fase autonomikoko final-laurdenetan, abuztuaren 13an Urritxen partida bakarreko kanporaketan. Gainera, urdinek lagunarteko batzuk izango dituzte: Osasuna Promesas (abuztuaren 2an, Taxoaren), Gernika (abuztuaren 9an, Urritxen), Zamudio (abuztuaren 16an, Gazituagan), Leioa eta Portugalete (abuztuaren 23an, Sarrienan) eta Sámano (abuztuaren 30ean, Vallegonen).