Beste egun batez, maximoak 35 gradu ingurukoak izango dira Durangaldean

EGURALDIA | Otxandion 33,7 gradu edo Bernan 32,3 gradu izango dira gaur ere. Bero handia egingo du berriro, baina ekaitz arriskua handiagoa izango da astearte honetan baino. Horrela, Euskalmetek abisu horia aktibatuko du
Asteazkenean tenperatura altuekin jarraituko dugu, baina baita trumoi-ekaitzak jotzeko probabilitatearekin ere. Haizeak hegoaldetik joko du eta nabarituko da. Goizaldea epela izango da eta kantauri isurialdean tenperaturak are gehiago igoko dira, batez ere kostaldetik gertu, eta orokorrean maximoak 30ºC-tik gorakoak izango dira. Goizean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu, kalima apur batekin. Arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Zaparrada handiak eta txingorra izan daitezke. Egunaren amaieran, mendebaldeko haizea zakartuko da kostaldean.