DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abian da Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Diseinu irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta maiatzaren 6an ezagutzera emango da

Lanak apirilaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira.

BERRIZ | Nahiz eta oraindik hilabete asko falta diren San Pedro eta Santa Isabel jaietarako, Udalak jaietako XXV. Kartel Lehiaketa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago eta apirilaren 24an amaituko da, 20:30ean. Diseinu irabazleak 400 €-ko saria jasoko du eta maiatzaren 6an ezagutzera emango da.

Lehiaketaren oinarrietan jasotzen den bezala, edozein adinetako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, banaka edo taldeka. Partehartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake, lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute eta genero-ikuspegia errespetatu beharko da. Obraren formatua 60×40 cm-koa izango da, eta nahitaez jaso beharko den testua honako hau izango da: SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK – BERRIZ 2025.

Aukeratutako obrekin erakusketa bat egingo da Nagusien Etxean, 2025ko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartean irekita egongo dena, eta herri-bozketa bidez hiru lan bozkatuenak aukeratuko dira, eta horietatik epaimahaiak erabakiko du zein den kartel irabazlea.

Lanak Berrizko Liburutegian entregatu beharko dira eta diseinu irabazleak 400 €ko saria jasoko du. Irabazlea berriztarra ez bada, herriko saria 150 eurokoa izango da.

Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak hemen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top