DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko Udalak Mendiolako errepidea konpontzeko proiektua onartu du

Proiektuak beharrezkoak diren baimen guztiak ditu dagoeneko, eta irailetik aurrera
lizitatzea aurreikusten da

344.253,87 euroko kostua izango dute lanek

ABADIÑO | Uztaileko Osoko Bilkuran, Mendiola auzoko errepidea behin betiko konpontzeko proiektua onartu du Abadiñoko Udalak. Alfredo Baeschlin eta Atxa-Txiki artekoa, hain zuzen ere. 2024ko martxoan luizi bat izan zen eremu horretan, eta ondorioz, errepidearen zati bat itxi egin behar izan zuten. Azken urteotan hainbat luizi gertatu dira puntu berean.

Arazoari behin betiko irtenbidea emateko helburuarekin, Udalak enpresa espezializatu bati eskatu dio proiektua idazteko. Haren arabera, 344.253,87 euroko kostua izango dute lanek, eta lau hilabete iraungo dute.

Errepidea ibaiertzetik aldendu eta etorkizunean gerta daitezkeen luiziak ekiditeko, Udala inguruko lur-sailen jabeekin egon da harremanetan. Lur horien erabilgarritasuna eskuratzeko, eta bide berria horietatik igarotzeko aurreakordio batera iritsi da haiekin.

Horrez gain, beharrezko baimenak lortu dira URA agentziarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin.
Uztaileko Osoko Bilkuran, proiektua herri-onurakotzat onartu zuten, eta, horri esker, kudeaketa administratiboak erraztuko dira. Aurretik, ekaineko Osoko Bilkuran, lan horiek finantzatzeko aurrekontu-partida bat erabiltzea onartu zen.

Hurrengo urratsa proiektua lizitatzea izango da: irailetik aurrera lizitatzea aurreikusten da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top