DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko EAJk alkatearen hipokresia salatu du

URAk egingo dituen lanen lehen faseari dagokion hitzarmena Udalari ez dio dirua aurrezterik ekarriko, kritikatu dute jeltzaleek

Mikel Garaizabal, Sara Zearsolo, Iñaki Bidaurratzaga eta Iñaki Rekalde zinegotzi jeltzaleak

ABADIÑO | EAJk Abadiñoko alkatearen, Mikel Urrutiaren hipokresia salatu du, URAk udalerrian uholdeen arriskuari aurre egiteko egingo dituen lanen alde egin dituen adierazpenak entzunda eta, 2023an, EH Bilduko zinegotzia zelarik proiektuaren aurka “publikoki eta kementsu” agertu zela gogoratuz, azaldu dute jeltzaleek. “Argi dago EH Bilduri ez zaiola batere axola Abadiñoko herritarren ongizatea. Orain jarduketak egokiak badira, lehen ere egokiak ziren. Horrek agerian uzten du Abadiñon etorkizunerako proiekturik ez dutela”, adierazi du EAJk.

Ordezkaritza jeltzaletik azaldu dutenez “Udalak esan du 1. fasean dirua aurreztu ahal izango duela”. Baina, talde jeltzalearen galderei erantzunez, “Urrutia ez da gai izan ustezko aurrezpen hori benetako zenbakiekin justifikatzeko, eta, gainera, aztertzen hasteko asmoa ere baduela esan du”, kritikatu dute. “Gardentasuna eskatzen diogu gobernu-taldeari, orain arte jarrera aldatzea maniobra oportunista baten bidez zuritu nahi izan duelako”, salatu dute.

Jeltzaleen esantean “iragan martxoko osoko bilkuran, Abadiñoko Udalean ordezkatuta gauden talde guztiok onetsi genuen lehen faseko lanen gaineko hitzarmen berezia. EAJren aldetik ondorengoa galdetzen dugu: non dago aurrezpena? Hitzarmenean jasota dago URAk eutsi egiten diola 1. Faseari dagokion kopuru osoa ordaintzeko konpromisoari ,eta berdintsu jarraitzen dute lanen beste bi faseei dagozkien baldintzek”.

Hau da, 2. eta 3. faseak %50ean finantzatuko dira Udalaren eta URA erakundearen artean; kontua da hasierako hitzarmenean hala jasota dagoela eta, beraz, Udalak ez duela ezer aurrezten “alkateak hala esan arren”. Aurrezpenik ere ez dago lurren desjabetzeari dagokionez, hasieratik atea zabalik uzten baitzuen URAk ordaindu zitzan 120.000 eurotan baloratutako balio justuak. Hala ere, hitzarmen berezian jasota dago ordainketa hau Udalari dagokiola. Aurrezpenik ere ez dago proiektuen finantzaketarako lortuko diren dirulaguntzei dagokienez, diruz lagundutako kopuru hori ordainduko duen entitatearentzat izango delako. “beraz, non dago aurrezpena, alkate jauna?”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

preload imagepreload image