DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñok Bonu Sozialak eskatzeko epea urtarrilaren 3ra arte luzatu du

Bonuak egoera ahulean dauden pertsonentzat izango dira, igerilekua eta kultura-ekitaldiak doan erabili ahal izateko.

Bonuak urtarrilaren 3ra arte arte eskatu ahal izango dira argazkia ARGAZKIA: Victor Uriarte

ABADIÑO | Abadiñoko Udalak gogorarazi du urtarrilaren 3ra arte eskatu ahal izango direla bonu sozialak webgunearen bidez. Egoera ahulean dauden herritarrei laguntzeko, Udalak laguntza hau sortu du igerileku zerbitzuak eta kultur ekitaldiak doan erabiltzeko. “Gobernu taldea lanean ari da legegintzaldi osoan inor atzean gera ez dadin, eta bide horretan laguntzeko bonu sozialak sortu ditu”, adierazi dute gobernuko iturriek.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte bizikidetza-unitatearen arabera:

– Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak: 15.876 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Bi pertsonako bizikidetza-unitateak: 23.814 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Hiru pertsonako bizikidetza-unitateak: 26.195 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
– Lau pertsonako edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: 27.783 eurotik beherako diru-sarrera gordinak.
Onuradun bakoitzak urteko bonu bat jasoko du, Abadiñoko igerilekuetara eta sarrera mota hori aurreikusita duten kultur ekitaldietara sartzeko. Bonuak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, eta urtebeteko iraupena izango dute. Pertsona onuradunek udal bulego arruntetan eska dezakete bonua, hau da, Udalean edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Traña-Matiena.

Bonua eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NAN edo identifikazio-agiri ofiziala.
– Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien azken errenta-aitorpena.
– Jabetza Erregistroan eskatzailearen izenean inskribatutako ondasun higiezinen ziurtagiria.
– Eskatzaileak laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top