DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñok proba pilotu bat hasiko du egoiliarrentzako aparkalekuak jarriz

Traña-Matienan izango da eta maiatzaren amaieran hasiko da

Traña-Matienan egoiliarrentzako marra gorriak margotu dira.

ABADIÑO | Toki administrazioa Traña-Matienako aparkalekuaren problematikari aurre egiteko hainbat jarduera ildo lantzen ari da eta aparkaleku berriak sortzeko lanean ari den bitartean, esku artean du egoiliarrentzako guneak konfiguratzeko proiektua. Horren baitan, azken asteetan seinale berriak jarri eta marra gorriak margotu dituzte auzoko hainbat puntutan hilabeteko proba pilotua martxan jartzeko.

Gune horietan abadiñarrek soilik aparkatu ahal izango dute. “Neurri hauek egoiliarrentzako eta, oro har, auzoarentzako izango duten eragina aztertzea da asmoa, eta horretarako matrikulak irakurtzeko software sistema izango du Udaltzaingoak”, zehaztu dute udaleko arduradunek.

Zentzu horretan, martxoko osoko bilkuran zehaztuko den proba pilotuaren diseinua eta xehetasunak lantzen ari da Jasangarritasun, Mugikortasun eta Oinarrizko Zerbitzuen Batzordea. Traña- Matienako San Prudentzio jaietan izaten den aparkaleku mugimendu handia dela eta, maiatzaren amaieran hasiko da proba.

Era berean, ez du suposatuko herritarrentzat inongo kosturik. Gainontzeko ibilgailuentzat, berriz, aparkatzeko guneak egongo dira auzoaren puntu desberdinetan, eta TAO sistema bere horretan mantenduko da, aldaketarik gabe.

Datozen asteetan Udalak xehetasun gehiago emango ditu aparkaleku eremu berrien inguruan.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top