Asteburu honetan Santanderko Openean hartuko dute parte

XAKEA | Abadiño Xake Taldeko bost kidek, Ibon Martinek, Unai Calvok, Alain Prietok, Markel Vesgak eta Puri Dieguezek, Sabadellen jokatutako taldekako Espainiako txapelketan parte hartu dute. 31 taldetatik, abadiñarrek meritu handiko 12. postuan bukatu zuten. “Txapelketan parte hartzen dugun hirugarren aldia da eta emaitza espero zena izan da. Nagusi ginen aurkariei irabazi diegu eta gure mailatik gora daudenek irabazi digute “, adierazi dute pozik.
Asteburu honetan, talde abadiñarrak Santanderko Openean hartuko du parte, Vioño de Piélagosen hasita.