DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiño auzo-batzarren errondako lehen bilerekin hasiko da aste honetan

Lehen batzarra gaur bertan izango da Errota Kultur Etxean Gerediagako auzokideekin

Gerediagako auzokideekin hasiko dira auzo-batzarrak.

ABADIÑO | Toki administrazioa auzotako bizilagunekin duen harremana eta komunikazioa indartzen ari da. Horretarako, legegintzaldi hasieratik auzo-batzarrak egiteko hasi zuen dinamikarekin jarraituz, bilerak egingo ditu hainbat auzotan datozen egunetan. Helburua auzotarren beharrizanak eta proposamenak jasotzea da, abadiñar guztiek nahi duten herria eraikitzeko. Hauek dira lehen batzarretako datak, orduak eta lekuak:

  • GEREDIAGA: otsailak 18, martitzena. 18:30ean, Errota Kultur Etxean.
  • MENDIOLA: otsailak 19, eguaztena. 18:30ean, Errekatxon.
  • GAZTELUA: otsailak 20, eguena. 18:30ean, Gazteluko ermitan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top