Saioa martxoaren 12an izango da, 11:30etik 13:00ak arte Elkartegian

Durangaldeko Mankomunitateko Zaindu zerbitzuak eta Osakidetzak saio bakarreko fisioterapia tailerra antolatu dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzat. Iraupen luzeko zainketek, min osteoartikularrak eragiten dituzte askotan (zerbikaletan, bizkarrean, sorbaldetan…. Hori dela eta, saioaren helburua izango da zaintzaren egunerokotasunak eragindako min nagusiei eta horien prebentzioari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea, baita mugimenduak autozainketa fisikoan duen garrantzia azpimarratzea ere.
Saioa Osakidetzako lehen mailako arretako bi fisioterapeutak emango dute eta martxoaren 12an izango da, 11:30etik 13:00ak arte, Elkartegian.
Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko: 94 620 05 46 eta 680 425 764 telefonoetan edo zaindu@dma.eus helbide elektronikoan.