Istripua 08:00etan gertatu da, Betsaide enpresan

ELORRIO | Langile bat hil da gaur, asteartea, Elorrioko enpresa batean, makina batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lan-istripua 08:00etan gertatu da, Betsaide enpresan.
Langilea, Ertzaintzari jakinarazi dionez, makina batek harrapatuta geratu da, eta, bertaratu diren suhiltzaileak erreskatatzen saiatu diren arren, langilea hil egin da.
Gertakarien lekura osasun-zerbitzuak eta suhiltzaileak hurbildu dira.
Accidente laboral, trabajador atrapado en máquina, Besaide #Elorrio #Bomberos en camino
Lan istripua, makina batek langi bat harrapatu du Elorrion #Suhiltzaileak bidean— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 4, 2025