Ikastaroak haur zein helduei zuzenduta daude eta aurreinskripzioak martxoaren 10a bitarte egin daitezke

AMOREBIETA-ETXANO | Larrea Kiroldegiak 2025eko apiriletik ekainera bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Hala, oraingoan ere, ikastaro aukera zabala izango dute haur zein heldu zornotzarrek: igeriketa, gimnasia erritmikoa, aquagym, pilates, hipopresiboak…
Aurreinskripzio epea zabalik egongo da martxoaren 10a bitarte eta behin izen-emate epea itxita, plazen esleipena egingo da, zozketa bidez, martxoaren 11n. Plaza lortu duten pertsonek hilaren 18rako baieztatu beharko dute eta horren ondoren gelditzen diren plaza libreak martxoaren 20an eta 21ean esleituko dira. Hortik aurrera plazaren bat hutsik geldituz gero, martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri.
Helduentzako jarduerak
Helduen kasuan, gainerako ikastaro guztiak 2025eko martxoaren 31ik ekainaren 27ra eskainiko dira. Goizeko ordutegietan, mantentze-gimnasia eta egokitze fisikoko saioak egongo dira aukeran, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 9:30etik 11:15era bitartean. Astelehen eta asteazkenetan, halaber, eta astearte eta ostegunetan pilates eta spinbike.
Arratsalde eta iluntzeetan ere jardueren eskaintza zabala izango da: pilates, hipopresiboak, eta xunba dira proposamen nagusiak. Gainera, G.A.Z. (Gluteoak, Abdominalak, Zangoak) eta igeriketa ikastaroak ere antolatu dira, hastapen eta hobekuntza mailetarako egokituta.
Umeentzako jarduerak
Umeentzako igeriketa ikastaroa eskainiko da, bai astelehenetik ostiralera eta bai asteburuetan ere. Adin tarteei egokitutako mailak eskainiko dira, hala nola familiarizazioa (4-6 urte), hastapena (4-8 urte) eta hobekuntza (7-8 urte).