Lehenengo saioan “Ziurtagiri digitalak” izango dira hizpide

DURANGO | Udalak, Immigrazio Sailaren bidez, informazio-saioen ziklo bat antolatu du, atzerritarrei eta atzerritarrekin harreman familiarrak, lanekoak edo bestelakoak dituzten herritarrei zuzendua. Saio hauek dohakoak dira eta herritarrei atzerritartasunarekin lotutako administrazio-izapideak hobeto ulertzen laguntzeko diseinatu dira, hala nola ziurtagiri digitalen eskurapena, nazionalitatea eskatzeko prozesua eta etxeko lanen sektorean dauden eskubide eta betebeharrak.
Iaz, guztira 150 pertsonaek hartu zuten parte.
Hiru saio:
- Ziurtagiri digitalak: Bi saio egingo dira Murgueta Torre 8n: lehena martxoaren 3an, 15:00etan, eta bigarrena apirilaren 28an, 12:30ean. Ziurtagiri digitalak eskuratzeko eta erabiltzeko prozesua azalduko da, atzerritartasunarekin lotutako administrazio-izapideak modu telematikoan egiteko tresna ezinbestekoak baitira. Besteak beste, AIZ eskaria, dokumentuen berritzea edo Gizarte Segurantzarekin lotutako kudeaketak nola egin azalduko da.
- Nazionalitatea eskatzeko izapidea: Apirilaren 3an egingo da saioa, 18:00etan Elkartegian, eta Inmaculada Pérez García abokatuak parte hartuko du. Saioan, Espainiako nazionalitatea eskatzeko prozesua azalduko da, baita horretarako beharrezkoak diren baldintzak, dokumentazioa eta urratsak ere. Horrez gain, bertaratutakoen zalantza zehatzei erantzungo zaie.
- Etxeko langileen araudia: Maiatzaren 30ean, 18:00etan, Elkartegian egingo da beste saioa, eta Óskar Vellisca abokatuak eskainiko du. Bertan, etxeko langileen eskubideak eta betebeharrak, baita enplegatzaileen ardurak ere, aztertuko dira, sektore honetako indarrean dagoen araudia hobeto ezagutzea helburu izanik.
Izen-ematea
Saioetan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso edo izena eman dezakete Durangoko Udala – Immigrazio Sailarekin harremanetan jarrita. Horretarako, Barrenkalea 17 helbidera joan dezakete, 94 465 70 91 telefonora deitu edo www.durangonbizi.net webgunea bisitatu.
Ekimen honen bidez, Durangoko Udalak inklusioarekiko eta informazioa eskuratzeko eskubidearekiko duen konpromisoa berretsi nahi du, orientazio- eta laguntza-guneak bermatuz, herritar guztiek beren administrazio egoera segurtasunez eta ezagutzaz kudeatu ahal izan dezaten.