DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gernikako Arbolaren oinordeko bat landatu dute Durangon

Agintariek eta bizilagunek bota dituzte lehenengo lur-palakadak 7 urteko haretx txikiari

Landaketaren momentua.

DURANGO | Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Durangoko Udalak Gernikako Arbolaren oinordeko berria landatu dute gaur. Ale gaztea antzinako Muruetatorre dorretxeko lorategietan jarri dute. Landaketa ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da, eta bertan izan dira Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Mireia Elkoroiribe  Durangoko alkatea eta Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusia, Batzar Nagusietako Mahaiko kideek eta udaleko talde politikoetako ordezkariek lagunduta.

Udalak bultzatu eta Bizkaiko Batzar Nagusiek babestutako ekimen horrek, Gernikako Arbolak Euskadiren historiaren, nortasunaren eta balio demokratikoen ikur lez duen sinbolismoa ere indartu eta zabaldu nahi du.

Agintariek eta bizilagunek bota dituzte lehenengo lur-palakadak 7 urteko haretx txikiari eta baita Durangoko sei ikastetxeak ordeztu dituen ikasle talde batek.

Ekitaldian Durangoko Orfeoiak eta udalerriko dantzari eta txistulariak ere parte hartu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top