Ikuskizuna ikusteko aukera izango da 19:00etan San Agustin Kulturgunean

DURANGO | Karrika Antzerki taldeak bere opera magna izango den ikuskizun definitiboaren
working progress-a aurkeztuko du datorren larunbatean San Agustin Kulturgunean. “Tentuz, mimoz, astiro-astiro dabiltza lanean jo ta fuego. Euren barruak oholtza gainean azalaratu eta euren kezka eta desira intimoenak, ezkutuan dauden horiek kaleratzeko. Emanaldi bakarra eskeiniko dugu. Ez galdu trena! Mundiala izango da! Erraldoia!”, azaldu dute antzerki taldetik.
Karrika Antzerki taldea 1998an sortu zen Durangon, eta Joxe Martin Urrutia “Txotxe”-ren gidaritzapean egin zituen 20 urte. 2019. urtetik Patricia Urrutiarekin batera lanean dihardu talde amateurrak, sustraiak sendotuz eta antzerki estilo berriak jorratuz.
Zuzendaritza:
Patricia Urrutia
Aktoreak:
Julen Bordes Argoitia
Maite Lopez Zabala
Naiara Lopez Zabala
Gorka Madrazo Ortuzar
Garazi Magunagoitia Bereziartua
Maialen Magunagoitia Bereziartua
Iraupena
35 mimutu