Larunbatean izango da arratsaldeko 19:00etan

AGENDA | Abadiñoko Banarte Antzerki taldea etxetik gertu ibiliko da asteburuan. Izan ere, larunbatean, hilak 8, 19:00 etan Durangoko San Agustin Kultur Gunean “Cuenta atrás” thrillera oholtzaratuko du.
“Cuenta atrás”-ek, gizakiaren irrazionaltasuna jorratuz, eszenatokietan oso ohikoa ez den suspensezko antzezlana aurkezten du. Mendekuak, bakardadeak, frustrazioak, etsipenak, zoriak… ikuslea antzerki-esperientzia bizi batera eramaten dute, ikuskizunak irauten duen ordu eta erdian atseden hartzen utziko ez diona.Irteeran bizi izan duen erlojupeko lasterketa ikaragarri, zoro eta zentzugabearen ondoren, guztiok dugun alde ilun horri buruz hausnartu ahal izango du.
Banarte Antzerki Taldeak Sonia Villamorren zuzendaritzapean eraiki du antzerkilana, Jordi Galceránen “Carnaval” lanean inspiratutako testu kolektibo batekin.
“Ertzaintzaren operazio berezien taldeak, itxuraz zentzugabea dirudien haur baten desagerbena ikertzen ari da. Ez dago inongo susmagarririk, pistarik, mobiliak, errebindikaziorik, ezta erreskate eskaririk. Guztiak okerrera egiten du bahitzaileek haurraren irudia web orri batean zabaltzen dutenean, 30 minutu ematen dizkiete kasua argitzeko. Atzerako kontaketa dramatikoak bai ertzainak, bai gertakariak zuzenean jarraitzen ari den ama etsipenean murgiltzen ditu. Ordurdanik gertakariak amaiera etsigarrirantz amiltzen dira”, aurreratzen du sinopsiak.
Sarrerak
- Durangoko Arte eta Historia
- Antzokian, emanaldia baino ordubete
- Internet bidez https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/20250208@Janto_KB/10SAKG
- Prezioa: 8€. Bazkideak eta Gazte Txartela, 6 €.