DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

SDAk ekaineko Mendeurrenaren Erakusketarako argazkiak eta objektuak lagatzera animatzen du

Klubeko dendan utzi ahal izango dira otsail, martxo eta apirileko ostiral guztietan, goizez eta arratsaldez

Erakusketa datorren ekainean zabaluko da

AMOREBIETA-ETXANO | SD Amorebietako Zuzendaritza Batzordeak Mendeurreneko Erakusketaren arrakastari modu aktiboan laguntzeko gonbitea egin die bazkideei eta zaleei. Erakusketa ekainaren hasieran inauguratuko da Zelaieta Zentroan eta hilabete horretan egongo da zabalik.
Horretarako, klubak denda ofizialean –San Migel kalean kokatua– jasoko ditu beren balio historiko, originaltasun edo garrantziagatik erakusteko modukoak diren argazki eta objektuak. Ostiral honetatik, otsailak 7, apirileko azken ostiralera arte, argazki eta objektu horiek klubaren lokalean utzi ahal izango dira ostiralero, goizez (10:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 20:00etara).
Jakina, objektu eta irudi guztiak ezin izango dira erakutsi eta aldez aurretik aukeratu beharko dira. Era berean, SDAri lagatako argazki eta artikulu guztiak itzuli egingo dira aipatutako Mendeurreneko Erakusketa amaitutakoan. Klubak datozen asteetan emango du erakusketaren inaugurazioaren egunaren eta orduaren berri.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top